Zapatuan ordu aldaketa izango da hondakin komertzialen bilketan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 4a, 09:21

Hondakin organikoaren poto bat saltoki baten atarian.

Domusa Teknik 40 MLK dela-eta egin du ordutegi aldaketa Mankomunitateak. Saltokietako ordezkariek 09:30erako atera beharko dituzte hondakin organikoak dendaren atarira.

Zapatuan Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa izango dela eta, hondakin komertzialen bilketaren ordutegia aldatu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Azpeitiko saltokietako ordezkariek, beraz, hondakin organikoak 09:30erako atera beharko dituzte dendaren atarira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide