Soraluze-Karakate mendi ibilaldia antolatu du Baigerak maiatzaren 27rako

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 4a, 11:14

Karakate mendia. (Wikipedia)

Parte hartu nahi dutenek hilaren 24a arte eman dezakete izena jubilatuen elkartearen bulegoan. Soraluzeko Txurruka jatetxean egingo duten hamaiketakoarekin osatuko dute irteera.

Beste mendi irteera bat antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Maiatzaren 27an, zapatua, Soraluze-Karakate ibilaldia egingo dute Baigerakoek, eta ireki dute parte hartu nahi dutenentzako izen ematea.

Hilaren 27an, San Martin egoitzaren aurrean hartuko dute Soraluzera (Gipuzkoa) joateko autobusa, 09:00etan. Mendi ibilaldia borobiltzeko, Soraluzeko Txurruka jatetxean hamaiketakoa egingo dute.

Soraluze-Karakate mendi irteeran parte hartu nahi dutenek hilaren 24a arte eman dezakete izena Baigeraren bulegoan, 15 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide