Tomate landareen gaineko doako tailerra emango dute ostegunean Izarraizpeko baratze parkean

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 8a, 09:07

Tomate landarea eta aleak. (Wikipedia)

Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte saioan. Nahi duten herritar guztiek dute parte hartzeko aukera.

Tomate landareak osasuntsu edukitzeko hainbat jakingarri azaltzeko tailerra emango dute ostegunean, maiatzaren 11n, Izarraizpeko baratze parkean, 18:00etan.

Kimu Batekoek emango dute tailerra; udalarekin elkarlanean antolatutako saioa izango da, eta doakoa. Tomateak landatzerakoan landareen artean uztea komeni den distantzia, tomateen zaintza, tratamenduak eta abar azalduko dituzte osteguneko tailerrean. Baratze parkean emango dute, baina ez da soilik baratzeetako erabiltzaileei zuzendutako saioa izango, nahi duten herritar guztiek dute tailerrean parte hartzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide