Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Gatiburen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mai. 5a, 12:40

Bihar, zapatua, 22:30ean hasiko da emanaldia, Sanagustin kulturgunean, eta Uztarriak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean. Talde bizkaitarrak EH Distopikala lan berria aurkeztuko du eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Arantxa Zuriarrain eta Eneko Izagirre bazkideek irabazi dituzte biharko emanaldia zuzenean ikusteko bina sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide