Gaurko baserritarren azoka 1966ko Matxinada plazan izango da

Aitziber Arzallus 2023ko maiatzaren 5a

Baserritarren azokaz gain, Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren bueltan antolatu duten Korrikalarien Azoka ere toki berean egingo dute, 17:30etik 20:00etara.

Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren bueltako egitarauaren barruan, gaur arratsaldean Korrikalarien Azoka egingo dute 1966ko Matxinada plazan. 17:30etik 20:00etara izango da hori, eta bertan askotariko produktuak jarriko dituzte: kirolerako jakiak, arropa... Ostiraleroko baserritarren azoka ere han jarriko dute gaur. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide