Zozketa

'Orreagatik iragan hurbilera' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mai. 8a, 11:09

Segurako Historia Oroituz elkarteak Orreagatik iragan hurbilera ikuskizuna eskainiko du larunbatean, Soreasu antzokian, 18:00etan, eta Uztarriak bi sarrera bikoitz zozkatuko du bazkideen artean.

Urolako Napar Zuzterrak antolatuta, Orreagatik iragan hurbilera ikuskizuna aurkeztuko du Segurako Historia Oroituz elkarteak larunbatean, Soreasu antzokian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta Uztarriak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide