Julen Egigurenek Iker Salaberriarekin neurtu beharko ditu indarrak Buruz Buruko txapelketaren finalerdietan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 8a, 10:19

Julen Egiguren. (Artxiboa)

Azpeitiarrak 22 eta 18 menderatu zuen ostiralean Iraitz Zubizarreta, Izarraitz pilotalekuan. Finalerdietan Iker Salaberria izango du arerio Azpeitiarrak. Alberdi anaien arteko lehian, berriz, Jon anaia zaharra nagusitu zen.

Julen Egiguren pilotari azpeitiarrak 22 eta 18 menderatu zuen ostiralean Iraitz Zubizarreta. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu zuten bi pilotariek partida erabakigarria; izan ere, txapelketaren final laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldiaren barruko partida zen, eta irabazten zuenak finalerdietara sailkatzea lortuko zuen.

Zubizarretak hobeto ekin zion partidari, 6 eta 0 aurreratu baitzen segituan. Dena den, azpeitiarrak lehia berdindu zuen, eta poliki-poliki kantxan lekua aurkitu ezinda aritu zen Zubizarretari tartea zabaltzen hasi zen. Egigurenek eskuin eskuarekin agindu zuen kantxan; Zubizarreta arinegi aritu zen zenbait tantotan, eta besteetan, ez zuen asmatu tantoa amaitzen.

Partida irauli zuenetik Egiguren aurretik izan markagailuan une oro, baina Zubizarretak gogor borrokatu zuen. Hark errenta txikitzea lortu zuen markagailuan, baina ez zen berdintzeko gai izan. Bietako inork ez zion minik egin aurkariari saketik, baina Egigurenek etekin handiagoa lortu zuen. Finalerdietara sailkatuta, Egigurenek Iker Salaberriaren aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Bigarren partidan, berriz, Jon eta Unai Alberdi anaien arteko lehia izan zen Izarraitzen, eta anaia zaharra nagusitu zen, buruz buruko partidaren emaitza berarekin (22 eta 18). Alberdi Iztuetak lagunduta aritu zen Azpeitian, eta Alberdi II.a Eskuzarekin.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide