Zuzeneko musikarekin agurtu dute Gazte Astea

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 8a, 10:26

Asteartean hasi eta zapatu gauera bitartean hamaika jarduera gauzatu dituzte, eta gazte ugarik parte hartu du haietan guztietan.

Joan da aurtengo Gazte Astea. Hitzaldiak, tailerrak, dardo txapelketa, parodia eta beste hainbat jarduera gauzatu ostean, zapatu gaueko kontzertuekin eman zioten bukaera egitarauari. 20:30ean hasita, Odei Barroso, DoceC, Zarata Selektion eta Sutan Klan taldeak igo ziren Gaztetxeko oholtzara, eta jende ugari bertaratu zen zuzenek musika jaialdiaz gozatzera.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide