Gaur abiatuko da euskal presoen aldeko futbito txapelketa

Andoni Elduaien 2023ko mai. 8a, 10:55

Iazko txapelketako partidetako baten irudia. (Mailo Oiarzabal)

Guztira, hemezortzi taldek eman dute izena aurtengo euskal presoen aldeko futbito txapelketan aritzeko. Astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte partidak Betharram eraikineko futbol kantxan.

Gaur abiatuko da Azpeitiko Gaztetxeak euskal presoen aldeko futbito txapelketa. Uztailaren 14ra bitartean jokatuko dute txapelketa, eta partidak, ohi bezala, Betharram eraikineko futbol kantxan jokatuko dituzte. Taldeen arteko lehiak astelehenetik ostegunera bitartean izango dira, eta egunean bi partida jokatuko dituzte, 19:00etan hasita.

Aurten, hemezortzi taldek parte hartuko dute. A multzoan arituko dira Gaztiek 1, Buenos Amigos FC, Gaztiek 2, Sarandonga, Kortzo, Txanpai Fuola, Txifor, Intza lo eta jangok me eta Dandelion. B multzoan, berriz, honako talde hauek arituko dira: Trikue, Txulue, Bituyok, Urolalde, Goxotasun, Akerbeltz, Pikikuek, Aston Birra eta Para KE.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide