Ostiralean egingo dute Jostarratz egitasmoko laugarren jarduera: altxorraren bila jolasa. HH5etik LH6ra arteko haurrek eta horien gurasoek parte hartu ahal izango dute jardueran, lau umeko gutxienez guraso batek, eta interesa dutenek ostegunerako eman beharko dute izena lotura honetan. Ostiralean, 17:15ean, Iturritxiki ludotekan jarri dute hitzordua.
Jostarratz egitasmoa aurtengo ikasturtean jarri du abian udaleko Gazteria Sailak, herriko ludoteken bitartez. Herriko haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea da egitasmoaren helburua, eta haurren eta helduen artean harreman parekideak sortzea ere bai.
Zalantzak izanez gero, 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.