Asteburuan '20.000 especies de abejas' filma botako dute Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 10a, 08:50

'20.000 especies de abejas' filma.

Estibaliz Urresolak zuzendutako lanaren bi emanaldi izango dira: igandean 19:30ean lehenengoa, eta astelehenean 21:00etan bigarrena. Sarrerak eskuragarri daude Kulturaz.eus webgunean.

Asteburuan 20.000 especies de abejas lana ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Bitan botako dute filma: igandean 19:30ean, eta astelehenean 21:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Estibaliz Urresola laudioarrak (Araba) ondu du bi ordu pasatxo irauten duen lana. Coco 8 urteko haurra da protagonista, eta Coco ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero datorrenarekin. Honela dio filmaren sinopsiak: "Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen. Anek, bere amak, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme alabekin amaren etxera joateko. Bertan bere ama Lita eta izeko Lourdes erlezaina bizi dira. Uda honek bizitza aldatuko die hiru belaunaldi ezberdinetako emakume horiei, beren zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide