Zozketa

Ene Kantaken 'Emozio festa!' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 11:09

Haurrentzako emanaldia 17:00etan hasiko da igandean, Soreasu antzokian, eta Uztarriak Kultura kooperatibak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Ene Kantakek Emozio festa! ikuskizuna eskainiko du igandean, maiatzak 14, Soreasu antzokian. Emanaldia 17:00etan hasiko da, eta Uztarriak sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean. Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide