Martxan da Gaztetxearen futbito txapelketa

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 9a, 10:33

Ikusle ugari elkartu zen Betharrameko jolastokian txapelketaren lehen jardunaldiko bi partidak ikusteko.

Azpeitiko Gaztetxeak euskal presoen alde antolatutako futbito txapelketaren lehen jardunaldia atzo arratsaldean jokatu zuten Betharramen. Ohi bezala, ikusmina piztu zuen hitzorduak, eta ikusle ugarik jarraitu zituzten lehen jardunaldiko bi partidak.

Hemezortzi taldek eman dute izena aurtengo txapelketan. Uztailaren 14a bitartean bukatuko da txapelketa; ordura bitartean, astelehenetik ostegunera jokatuko dituzte partidak Betharrameko jolastokiko kantxan, 19:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide