Iraurgi Ikastetxeko hainbat ordezkari Gasteizen izan ziren atzo, astelehena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak datorren ikasturteko matrikulazio irizpideetan egin dituen aldaketak salatzeko. Eusko Legebiltzarraren aurrean egin zuten protesta, eta familien eskubideak aldarrikatzeko eta Hezkuntza Sailak "aldebakartasunez" hartutako erabakiarekiko "desadostasuna" adierazteko.
Iraurgiko ordezkariek azaldu dutenez, Hondarribiko Ama Guadalupe eta Mutrikuko Samiela ikastetxeek ere bat egin dute aldarrikapenarekin. Halaber, familien eskubideak bermatu arte beren esku dagoen guztia egingo dutela azaldu dute Iraurgi Ikastetxeko kideek.