Ostiralean hasiko dira sanisidroak ospatzen Aratzerrekan

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 10a, 09:15

Ume jolasak, iazko sanisidroetan. Datorren zapatuan ospatuko dute aurtengo Umeen Eguna Aratzerrekan. (Maialen Etxaniz)

Hiru eguneko festak izango dituzte aurten; zapatuan eta astelehenean ere, San Isidro egunean, izango dira jai giroko ekitaldiak.

Datorren astelehenean, maiatzaren 15ean, San Isidro eguna izango da, eta aurten ere hutsik egin gabe antolatu dituzte festak Aratzerrekan.

Aurten, hiru eguneko festa egitaraua antolatu dute: ostiralean, zapatuan eta astelehenean izango dituzte jai giroko ekitaldiak Aratzerrekan, igandean atseden hartuta. Ostiral iluntzean igo eta astelehen iluntzean jaitsiko dute jaien ikur bihurtu duten atxurra. Bien bitartean, ostiral gaueko auzo afaria, zapatuko Umeen Eguna eta zaindariaren eguneko bazkaria eta pilota partidak izango dira hitzordu aipagarrienetakoak.

Hona hemen, 2023ko Aratzerrekako sanisidroen egitarau osoa:

Etzi, ostirala

  • 20:00. Atxurraren igoera eta txupinazoa.
  • 20:30. Auzo afaria, Itzeder eta Axier trikitilariekin. Menu itxia izango da.

Maiatzaren 13a, zapatua. Umeen Eguna

  • 16:00. Ume jolasak eta merienda.
  • 18:00. Julen Magoa.
  • 20:00. Pintxo poteoa frontoian.

Maiatzaren 15a, astelehena. San Isidro eguna

  • 11:30. Suziriak.
  • 12:00. Meza nagusia.
  • 14:00. Bazkaria, Gariye eta Lanberri trikitilariekin.
  • 18:00. Pilota partidak.
  • 20:00. Atxurraren jaitsiera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide