Bertso pilota txapelketako jardunaldia izango da igandean Frontoi Txikian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 11a, 09:00

Frontoi Txikia.

Udaberriko Torneoko jardunaldia 18:00etan hasita egingo dute. Aurrez aurre izango dira Eguzkiloreak eta Kukuprakak taldeak, eta bi talde horietako sei pilotariekin batera ariko dira bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Sarriegi. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Bertsoa eta pilota uztartzen dituen Udaberriko Torneoko jardunaldia izango da igandean, 18:00etan hasita, Frontoi Txikian. Aurrez aurre izango dira Eguzkiloreak eta Kukuprakak taldeak, eta horietako bakoitzean hiruna pilotari ariko dira: Zabala, Ruiz de Larramendi eta Arrieta lehenengoan; eta Iturriaga, Agirre eta Orbegozo azpeitiarra bigarrengoan. Talde horiekin batera, bertsotan ariko dira Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Sarriegi. Ados pilotak antolatutako jaialdirako sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide