Guraso Eskolen barruko hirugarren saioa egin zuten atzo hainbat lagunek Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Hazkunde elkarteko Maddi Oteizak eskaini zuen teknologia berriak ardatz zituen solasaldia, Sare sozialen munduan murgindu nahi? izenburupean.
Beste bi saio izango dira datozen asteetan: datorren asteartean, maiatzaren 16an, Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? hitzaldia eskainiko du Estibaliz Ansotegik; eta maiatzaren 31n nerabeen gurasoekin solasaldia izango dute Gaztelekuko hezitzaileek.
Hitzaldi guztiak 18:00etan hasi eta 19:30 aldera amaituko dira, eta Azoka Plazako aretoan izango dira. Doakoak eta irekiak izango dira solasaldiak.