Ithaka eta Bamms taldeek kontzertu bana emango dute bihar, Katapulta Tour egitasmoaren barruan

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 11a, 09:15

Ithaka taldea. (Utzitakoa)

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 20:00etan hasita, eta doakoa izango da.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 egitasmoaren barruan, Ithaka eta Bamms taldeek kontzertu bana emango dute bihar arratsaldean Sanagustin kulturgunean. 20:00etan hasiko da zuzeneko musika saioa, eta doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide