Orkatz kultur elkartearen 30. urteurreneko egitaraua aurkeztuko dute bihar

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 11a, 09:30

Trikitilariak Orkatzen, iaz, kultur elkartearen 29. urteurrena ospatzen. (Utzitakoa)

19:30ean hasiko da aurkezpena, Orkatzen bertan. Ondoren, mokadutxoa egiteko aukera izango da, eta horren ostean, Keia eta Letagin taldeek kontzertu bana emango dute.

Aurten 30 urte beteko ditu Orkatz kultur elkarteak, eta prest dute urteurrena ospatzeko egitaraua. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean aurkeztuko dute urteurrenaren bueltan antolatu duten jarduera sorta, 19:30ean hasita Orkatzen bertan egingo duten ekitaldian. Aurkezpenari mokadutxo batekin emango diote jarraipena, eta ondoren, Keia eta Letagin musika taldeek zuzeneko saio bana eskainiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide