Zinegoak jaialdiko sei film labur ikusi ahal izango dira asteazkenean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 15a, 08:00

Zinegoak jaialdiko filmen emanaldi bateko irudia. (Zinegoak)

Jaialdiaren 20. ediziora aurkeztutako sei film labur ikusteko aukera izango da 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Honako film hauek emango dituzte: Irrits, Datin Internet strangers, Son, Ezohikoak, Arnasa eta Perpetua felicidad.

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren barruko filmen emanaldia izango da asteazkenean, LGTBIfobiaren aurkako egunean, Azpeitian. Zehazki, jaialdiaren 20. ediziora aurkeztutako sei film labur ikusteko aukera izango da 19:00etan hasita, Soreasu antzokian.

Honako hauek dira ikusgai izango diren ikus-entzunezkoak: Maider Oleagaren Irrits, Eduardo Wahrhaftingen Datin Internet strangers, Marta Nietoren Son, Alejandra Buenoren Ezohikoak, Raul Barrerasen Arnasa eta Isa Luengoren zein Sofia Esteveren Perpetua felicidad.

LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko gai desberdinetan eta horien sentsibilizazioan sakontzeko sortutako eta hausnarketa sustatzea xede dute filmak emango dituzte. Emanaldien ostean Raul Barreras zinemagilearekin solasaldia izango da Soreasun bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide