Erresistentzia Kutxaren aldeko elkartasun jaialdia egingo dute bihar Esklabetan

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 12a, 09:00

10:30ean ekingo diote egitarauari, Esklabetako esperientziaren inguruko hitzaldiarekin. Bazkaria, magia ikuskizuna eta kontzertua ere izango dira.

Bihar, zapatua, Erresistentzia Kutxaren aldeko elkartasun jaialdia egingo dute Esklabak Zentro Sozialistan. 10:30ean emango diote hasiera egitarauari, zentro sozialistei buruzko hitzaldiarekin; hain zuzen ere, Esklabetako esperientzia izango dute hizpide.

Eguerdian, 14:30ean hasita, bazkaria egingo dute han bertan; horren ostean, Iago Magok magia ikuskizuna eskainiko du; eta egunari bukaera emateko, Zallek taldeak kontzertua emango du. 18:00etan hasiko da musika emanaldia.

Bazkarirako eta kontzerturako txartelak Azpeitiko Haginpe eta Zestoako Mollergi tabernetan eros daitezke. Langabeek eta ikasleek 10 euro ordaindu beharko dute; eta landunek, 15 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide