Zozketa

Badituzte irabazleak 'Orreagatik iragan hurbilera' antzezlanerako sarrerek

Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 13:26

Uztarriak Kultura kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Segurako Historia Oroituz elkarteak larunbatean Soreasu antzokian taularatuko duen ikuskizunerako.

Orreagatik iragan hurbilera ikuskizuna aurkeztuko du Segurako Historia Oroituz elkarteak larunbatean, Soreasu antzokian. Urolako Napar Zuzterrak antolatutako emanaldia 18:00etan hasiko da eta Uztarriak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Alaitz Olaizola eta Marisol Sudupe dira sarreren irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide