Xabier eta Koldo Aldalur dira Xapokeitan lehiaketako irabazleak. Atzo emititu zuten Erlo Telebistak eta Uztarria.eus-ek Xapokeitan lehiaketako finala, eta Nekane eta Jexux Azpiazuk, Xabier eta Koldo Aldalurrek nahiz Mikel Ruiz de Argandoñak eta Ekain Garatek osatutako bikoteek parte hartu zuten finalean.
Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek gidatutako saioa hainbat probekin hasi zen, eta lehen bikote kanporatua Nekane eta Jexux Azpiazurena izan zen. Beste biek hainbat proba egin behar izan zituzten bikote irabazlea ezagutzeko, eta amaieran, Xabier eta Koldo Aldalur dira Xapokeitan lehiaketaren irabazleak.
Aldalur aita-semeek Bertan merkatari elkartearen ehun euroko bi bonu eta bertako produktuz osatutako bi otarre jaso zituzten, eta bigarren eta hirugarren postuetan sailkatutako bikoteek, berriz, Bertanen 50 euroko bonuak eta bertako produktuz osatutako otarreak jaso zituzten.
Horrez gain, jolasean parte hartu duten herritar guztien artean hamar sari zozkatu ditu Uztarriak, eta honako herritar hauek izan dira irabazleak:
- Xuban Peña
- Axun Etxaniz
- Larraitz Castro
- Edurne Aizpuru
- Iraide Leunda
- Beñat Otamendi
- Aritz Errasti
- Teresa Tomeo
- Peio Aizpuru
- Ranjana Priya
Hamar irabazleek Uztarriaren bulegotik (Dinamoa eraikina) igaro beharko dute saria jaso ahal izateko, astelehenetik aurrera.