Piaspe proiektu eolikoa

Sami Kontseiluko kide Eva Fjellheimek makroproiektu eolikoen kontrako borrokaz hitz egingo du asteazkenean

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 14a, 11:00

Eva Fjellheim ikertzaile, ekintzaile eta Sami Kontseiluko kidea. (Wikimedia Commons)

Sami lurraldeko kolonialismo berdea, energia eolikoa eta justizia klimatikoa hitzaldia emango du Fjellheimek asteazkenean. 19:00etan hasiko da saioa eta Azoka Plazako aretoan izango da. 

Sañu Bizirik taldeak gonbidatuta, Eva Fjellheim Azpeitian izango da asteazkenean. Fjellheim ikertzailea eta ekintzailea da, eta baita Sami Kontseiluko kidea ere. Sami herriak urteak daramatza beraien bizimoduan eragin zuzena izan duten megaproiektu eolikoen aurka borrokan, eta, hain zuzen ere, Statkraft enpresa norvegiarra dago proiektu horietako hainbaten atzean, Sañoan Piaspe proiektua eraikitzeko interesa azaldu duen enpresa bera.

Sami lurraldeko kolonialismo berdea, energia eolikoa eta justizia klimatikoa izenburupean, Azoka Plazako aretoan emango du hitzaldia Fjellheimek, asteazkenean, 19:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide