Auto gidari bat hil da Azpeitiko Rallysprintean

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 13a, 16:08

Antolatzaileen arabera, Artai Santidrian pilotua da hildakoa, eta kopilotua, Daniel Chasco, Donostia Ospitalera eraman dute zauriekin. Lasterketaren hiru saioetatik lehendabizikoan gertatu da ezbeharra. Proba bertan behera utzi dute.

Azpeitiko 23. Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil da, probaren lehen saioa jokatzen ari zirela gertatutako istripuan. Antolatzaileen arabera, Ioar Motorsport taldeko Artai Santidrian da hildakoa, eta auto bereko kopilotua, Daniel Chasco, Donostia Ospitalera eraman dute. Iturri horren arabera, Chascok "hainbat hezur" hautsi ditu, baina "arriskutik kanpo" dago. 

Lekukoek azaldu dutenez, istripua izan duen autoak su hartu du Benta Berriko bidegurutzean, eta lasterketaren komisarioek lortu dute kopilotua ibilgailutik ateratzea. Ezbeharraren ondorioz, rallysprinta bertan behera utzi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide