Erresistentzia Kutxaren aldeko jaialdia egin dute Esklabetan

Ane Olaizola 2023ko mai. 14a, 17:08

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, Erresistentzia Kutxa hauspotzeko elkartasun jaialdia egin zuten atzo, larunbata, Esklabetako Zentro Sozialistan. Hitzaldiak, bazkariak, magia ikuskizunak eta kontzertuak hartu zuten egitaraua.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, Erresistentzia Kutxa hauspotzeko elkartasun jaialdia egin zuten atzo, larunbata, Esklabetako Zentro Sozialistan. Askotariko ekintzak izan zituzten goizetik gauera bitartean: Esklabetako esperientziaren berri emateko hitzaldiak ireki zuen jaialdia, eta eguerdian, bazkaria egin zuten dozenaka lagunek han. Bazkalondoren, Iago Mago azpeitiarrak ikuskizuna eskaini zuen publikoaren gozamenerako, eta Zallek herriko taldeak, berriz, gaua girotu zuen.

(Argazkiak: Urola Erdiko Kontseilu Sozialista)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide