Gaur goizetik eskuragarri dira Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak kaleratutako erosketa bonuak, eta horiek aurrez aurre erosi nahi zituzten herritarrek ilara izugarria sortu dute Azoka Plazaren atarian. Hain zuzen ere, 09:15 alderako plazako arkupeetan barrena luzatuta zegoen ilara.
09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:30era erosi ahal izango dira txartelak han nahiz online. Zehazki, goizean jarriko dituzte salgai bonuen %70, eta arratsaldean, berriz, gainerako %30. Orotara, 4.000 bonu kaleratu dituzte aurtengo Azpeitia Zaindu kanpainaren barruan.
Bonuen gaineko informazio gehiago, honako lotura honetan eskura daiteke.