Olaia Iraola lehena, Gasteizko maratoiaren senior mailan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 15a, 10:18

Olaia Iraola, podiumean saria jasotzen. (Utzitakoa)

03:15:38 denbora ofiziala markatu zuen helmugan Iraolak. Sailkapen orokorrek zazpigarrena izan zen azpeitiarra, eta lehen korrikalari emakume euskalduna.

Olaia Iraola korrikalari azpeitiarrak Gasteizko Martin Fiz Maratoian parte hartu zuen atzo, igandea, eta hark emaitza ona eskuratu zuen. 18-29 urte arteko lehen emakumea izan zen azpeitiarra, eta hori horrela, podiumera igo zen hura. Era berean, sailkapen orokorreko zazpigarren emakumea izan zen, eta lehen emakume euskalduna. 03:15:38 denbora ofiziala markatu zuen azpeitiarrak helmugan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide