Emaitza onak eskuratu dituzte Dantzaki eskolako kideek Kantabriako areto dantzen txapelketan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 15a, 10:56

Dantzaki eskolako dantzariak, garaikurrak eskuetan dituztela. (Dantzaki)

Areto dantzen Kantabriako (Espainia) txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Juan Carlos Garcia eta Ines Izagirre aurrena sailkatu dira salsan nahiz bachatan, 50 eta 60 urte artekoen kategorian. Nora Sanz eta Beñat Marchan, berriz, 14 eta 18 urtekoen arteko salsa modalitatean nagusitu dira.

Areto dantzen Kantabriako txapelketan parte hartu zuten Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzarik joan den asteburuan. Torrelavegan (Espainia) jokatu zuten txapelketa, eta eskola horretako hiru bikotek parte hartu zuten lehian. Denen artean, hiru lehen postu eskuratu zituzten dantzariek. 50 eta 60 urte artekoen kategorian, Juan Carlos Garciak eta Ines Izagirrek lehen postua lortu zuten salsan nahiz bachatan.

Nora Sanz eta Beñat Marchan 14 eta 18 urtekoen arteko kategorian aritu ziren, eta haiek ere lehen postua eskuratu zuten salsan. Era berean, 14 eta 18 urtekoen kategorian lehen aldiz, lan ona egin zuten Peru Segurolak, Libe Larrañagak eta Maren Uriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide