'Kontzertua familian' emanaldia eskainiko dute Juan Antxietako kideek asteazkenean Sanagustinen

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 15a, 13:03

Martxoan eskaini zuten 'Kontzertua familian' emanaldiko irudia. (Mailo Oiarzabal)

Bigarrengoz egingo dute Kontzertua familian egitasmoa Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.

Musika eskolaren 40. urteurreneko ekitaldien barruan, Kontzertua familian emanaldia izango da asteazkenean, hilak 17, Sanagustin kulturgunean. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta irekia zein doakoa izango da. 

Joan zen martxoan ere eskaini zuten Kontzertua familian, orduko hartan Urdinduz egitasmoari lotuta. Hain zuzen, aiton-amonak, gurasoak, anai-arrebak, lehengusuak, bizikideak, familia eta harreman mota desberdinak, talde txikiak zein jendetsuak... elkartu ziren Sanagustinen eskainitako emanaldian. Osagai horiek guztiak eta gehiago izango dira asteazkeneko emanaldian ere. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide