Emakumeen artean errepideko txirrindularitza bultzatzeko errepideko saioa antolatu dute zapaturako

Julene Frantzesena 2023ko mai. 15a, 15:03

Hainbat emakume txirrindulari Beasainen egindako saioan. (Emakumeak Errepidera)

Emakumeak Errepidera proiektuaren barruko hitzordua Azpeitian izango da, eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete saiorako izena federazioaren webgunean

Emakumeen artean txirrindularitza bultzatzeko eta horiek errepidean ahalduntzeko, irteera antolatu dute Emakumeen Txirrindularitza Federazioak eta udalak zapaturako. Azpeitian jarri dute Emakumeak Errepidera proiektuaren barruko hitzordua, eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete saiorako izena federazioaren webgunean.

09:00-09:30 bitartean elkartuko dira emakume txirrindulariak kiroldegian, eta taldearen arabera, bi ibilbide egingo dituzte horiek. Itzulia eginda, kirolariek dutxatzeko aukera izango dute kiroldegian bertan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta bazkalostean, Uxue Otxoa psikologoaren hitzaldia izango da, Baigerako aretoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide