Akitaniako blonda ganadu txapelketan emaitza bikainak lortu ditu Eizmendi ganadutegiak

Nerea Uranga 2023ko mai. 16a, 10:38

Eizmendi baserriko Nekane behia, Azpeitiko ganadutegiko Iker Rotetarekin.

Maiatzaren 13an eta 14an egin dute Bordelen blonda arrazako ganadu txapelketa, eta bertan parte hartu du Azpeitiko Idoia Esnaolaren Eizmendi baserriko ganadutegiak.

Bordelen Akitaniako Aquitanima nekazaritza feriaren barruan, blonda arrazako ganadu txapelketa jokatu zen joan den asteburuan. Azpeitiko Eizmendi baserriko Idoia Esnaolaren ustiategiak parte hartu zuen txapelketan, eta emaitza bikainak lortu zituen. Eizmendiko Nekane behiak txapelketan hiru lehen sari eskuratu zituen: behirik onenarena, 5 urtetik gorako txahaldun behien sailekoa eta txahaldun behien sail orokorrekoa. Sari horiez gainera, ukuilurik onenaren saria ere lortu zuen Eizmendi baserriak Bordeleko txapelketan.

Sari horiez gainera, bigarren eta hirugarren sariak ere jaso zituen Eizmendik: Regina bigarekin 24 eta 36 hilabetekoen artean, eta Olaia behiarekin 4 eta 5 urteko behien sailean. Hirugarren bi sari ere eskuratu zituen Eizmendi baserriak, Laia behiarekin txahalik gabeko 5 urtetik gorakoen artean eta Olibiarekin 5 urtetik gorako txahaldun behien sailean. Longak, berriz, hirugarren saria eskuratu zuen Sara bigarekin 1 eta 2 urte bitarteko bigen sailean.

Eizmendi ganadutegikoak Nekane behiarekin eta haren txahalarekin.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide