Ekainaren 15erako egunpasa antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsionisten elkarteak Oñatira (Gipuzkoa). Autobusak 08:30ean irtengo du San Martin egoitzaren aurretik, eta Oñatin Unibertsitatera, San Migel elizara eta klaustrora bisita gidatuak izango dituzte, 10:00etan hasita. Ondoren, Etxe Aundi jatetxean bazkalduko dute irteeran parte hartuko dutenek.
Egunpasan parte hartzea 40 euro kostatuko da, eta izen ematea bihartik ekainaren 14a bitartean izango da.
Bi bingo saio berezi
Aste honetarako bingoan ibiltzeko bi saio berezi antolatu ditu Baigerak. Maiatzaren 24an, asteazkenean, Baigera II-n izango da bingo saioetako bat, 16:00etan hasita. Bingoko saioa bukatu ostean, txokolatea hartzeko aukera izango dute bertan parte hartzen dutenek.
Baigera I-en, berriz, maiatzaren 26an, ostiralean, izango dute bingoko saio berezia. 16:00etan hasiko da.