Ilunperen zozketaren sariak badu jabea

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 17a, 08:29

Pilar Zubizarreta eta Jabi Odriozola, sanisidroetako sarietako batekin. (Utzitakoa)

Maria Pilar Zubizarretak irabazi du aurtengo zozketa. Eskuz banakako txapelketa nagusiaren finalerako lau sarrera eskuratu ditu hark, baita Loiola hotelean lau lagunentzat bazkaria eta 1.200 euro ere. 

Maria Pilar Zubizarretak irabazi du Ilunpe pilota elkartearen aurtengo zozketaren saria. Hain zuzen ere, eskuz banakako txapelketa nagusiaren finalerako lau sarrera eskuratu ditu hark, baita Loiola hotelean lau lagunentzat bazkaria eta 1.200 euro ere.

Ilunpek maiatzaren hasieran egin zuen zozketa, eta 30.721 izan zen aurtengo zenbaki saritua. Zubizarretarena zen zenbaki hori zuen txartela, eta hark dagoeneko jaso du zegokion saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide