Astelehenean, San Isidro egunarekin, bukatu ziren Aratzerrekako festak, eta arratsalde hartan egin zuten jaien antolatzaileek otarrearen zozketa. Otarrearen zenbaki irabazlea 3.371 da, eta haren jabeak hamabost eguneko epea du saria eskuratzeko. Irabazlerik agertzen ez bada, ordezko zenbakia jarriko da indarrean: 0.473 zenbakia, hain zuzen.