Aukupehotsak 2023 egitasmoko laugarren kontzertua bihar, igandea, izango da, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Kadirak emango du kontzertua eta Idoia Asurmendi musikaria izango du bidelagun. Doako saioa izango da.
Aurten, berrikuntza gisa, Arkupehotsakerako hautatuak izan diren artistek hilabeteko egonaldia egiteko aukera izan dute Dinamoa sormen gunean. Kadirak ere halaxe egin du, eta egonaldi horretan, Eñaut Gaztañagaren aholkularitza jaso du bakarlari gazteak.