Garbiñe Bereziartuak hitanoari buruzko solasaldia eskaini zuen herenegun Udal Euskaltegian. EHUko ikerlaria, hizkuntzalaria eta hitanoaz.eus webgunearen sustatzailea da azpeitiarra, eta hitanoaren ertzez jardun zuen hark hainbat lagunen aurrean. Udal Euskaltegian ikasturtean zehar antolatzen dituzten saioetako beste bat izan zen ostegunekoa.