Bertsoez gozatu dute San Martin egoitzako egoiliarrek

Julene Frantzesena 2023ko mai. 19a, 18:23

Iturbe eta Loidisaletxe gaurko saioan. (San Martin egoitza)

Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe bertsolariak aritu dira kantuan egoiliarren, haien senideen, langileen eta boluntarioen aurrean.

Adin Adin egitasmoak Azpeitiko San Martin egoitzan egin du gaur geldialdia. Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe bertsolariak aritu dira kantuan egoiliarren, haien senideen, langileen eta boluntarioen aurrean. Gainera, egoitzako behargin batek ere kantatu du bertsoa saioaren hasieran.

Egoitzako ordezkariek azaldu dutenez, arratsalde desberdin bat igaro dute Adin Adini esker; izan ere, haien hitzetan, orain plazetara joan ezin duten horiengana egoitzetara hurbiltzen dira bertsolariak egitasmoarekin. "Ekintza polita izan da. Atmosfera lasaia sortzen da, eta egoiliarrak, disfrutatu egiten dute, lasai. Plazera izan da, beste behin, bisita".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide