Arropari beste aukera bat ematea helburu hartuta, arropak serigrafiarekin pertsonalizatzen ikasteko aukera izan dute gaur goizean Ekoetxera bertaratu diren herritarrek. Ekoetxeak normalean haurrei edo familiei zuzendutako jarduerak antolatzen dituen arren, gaurkoa 16 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat izan da saioa. Ekonomia zirkularra ere landu dute tailerrean, eta beraz, arropak elkartrukatzeko aukera ere izan dute hara joan direnek.