Lagun Onakeko emakumeek garaipenarekin agurtu dute denboraldia

Julene Frantzesena 2023ko mai. 22a, 09:16

Lagun Onakeko emakumeen taldeko kideak partidaren bukaeran. (Lagun Onak)

Hernaniren kontrako neurketan 3 eta 0 nagusitu zen etxeko taldea. Mantxolak, Maialenek eta Izarok sartu zituzten partidako hiru golak. Hainbat denboralditan taldean aritu den Jone Bastidak taldekideen agurra jaso zuen.

Lagun Onakeko emakumeen lehen taldeak denboraldiko azken partida jokatu zuen larunbatean Garmendipen, eta sasoiari ginga jartzeko baliatu zuten partida taldeko kideek. Izan ere, Hernaniren kontrako neurketan 3 eta 0 nagusitu zen etxeko taldea. Mantxolak, Maialenek eta Izarok sartu zituzten partidako hiru golak.

Denboraldi bukaera izanik, agurretarako tartea ere izan zen norgehiagokaren bukaeran. Hain zuzen ere, hainbat denboralditan taldean jokatu duten Jone Bastidari agurra egin zioten taldekideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide