Lan merkatu feminizatuaren inguruko solasaldia eta afaria antolatu ditu Itaiak ostiralerako

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 23a, 10:03

Emakume Langileen Eskolako iazko irudi bat. (Urola Erdiko Itaia)

Emakume Langileon Eskolen barruko laugarren saioa izango da ostiralekoa. 18:30ean hasita, Oh gu hemen! saioaren proiekzioa eskainiko dute Azoka Plazan, eta ondoren solasaldia egingo dute. Egitaraua borobiltzeko afaria eta kontzertu akustikoa antolatu dituzte. 

Urola Erdiko Itaiak Emakume Langileon Eskolen barruko laugarren saioa egingo du ostiralean, maiatzak 26, Azpeitiko Azoka Plazan. Bertan, lan merkatu feminizatua izango dute hizpide eta aztergai. Horretarako, Itaiaren Oh gu hemen! saioaren proiekzioa eskainiko dute 18:30ean. Bideoa ikusi ostean, gaiaz hausnartzeko solasaldia egingo dute, eta jarraian afaria izango da Azoka Plazan bertan, 20:30ean hasita. Afalosterako kontzertu akustikoa ere antolatu dute. 

Proiekzioa eta solasaldia irekiak izango dira. Afarian izena eman nahi dutenek, aldiz, Itaiako kideekin harremanetan jarrita egin dezakete izen-ematea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide