Ostiralean itxiko da Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako udaleku irekietan izena emateko epea. Hori dela eta, ohiko ordutegia zabalduko du Gazte Informazio Bulegoak (GIB); izan ere, udalekuetan izena eman nahi dutenek online ez ezik, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora joanda egin dezakete izen-ematea. Orain arte ordutegia murriztua izan du GIBek, baina azken aste honetan goizez zein arratsaldez irekiko dute bulegoa. Hain zuzen, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik