Atzotik erakusketa berria dago ikusgai Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen, Urola ikastolako pintura ikasleek egindako koadroak jarri dituzte zintzilik kulturguneko hormetan, eta han izango dira ikusgai hilaren 28ra arte. Teknika desberdinekin sortutako artelanek osatzen dute erakusketa, eta hausnarketa dute oinarrian.
Sustatzaileek azaldu dutenez, "gorputzaren, naturaren eta pribatuaren zein publikoaren arteko mugaren, identitatearen eta aldarrikapenen inguruko gogoeten emaitza" dira Urolako ikasleek egin dituzten artelanak.
(Argazkiak: Nerea Uranga)