Zozketa

Chica Sobresaltoren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 10:44

Emanaldia 22:00etan hasiko da ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako sarrera bikoitza zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean.

Chica Sobresalto eta Sara Azurzak kontzertua eskainiko dute ostiralean, maiatzak 26, Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Uztarriak sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide