Ekainaren 12an artilea bilduko dute Anardi industrialdean

Anartz Izagirre 2022ko eka. 1a, 08:16

Anardin egindako artile bilketa bateko irudia. (Landaola)

Artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute, 696 43 36 02 telefono zenbakira deituta. Lasaoko Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa.

Uda sasoiko artile bilketa ekainaren 12tik uztailaren 3ra bitartean egingo du Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak, eta Azpeitian datorren ekainaren 12rako, igandea, jarri dute hitzordua. Lasaoko Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa, eta artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute, 696 43 36 02 telefono zenbakira deituta. Bilketaren egunean ordainagiria aurkeztu beharko dute herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide