Ezpalak eta Havalina taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, larunbata, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Loli Aiertza eta Maitere Azpillaga bazkideak izan dira sarreren irabazleak.