Maiatzeko bigarren odol ateraldia, gaur

Julene Frantzesena 2023ko mai. 31a, 08:00

Odol poltsak.

Herritarrek Parrokiaren Soreasuko lokalean izango dute odola emateko aukera, ohiko ordutegian. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da gaur bertan.

Maiatzean bi odol ateraldi egiten ditu Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak, eta gaur, asteazkena, izango da bigarrena. Herritarrek Parrokiaren Soreasuko lokalean izango dute odola emateko aukera, ohiko ordutegian. Hain zuzen ere, 16:30etik 20:30era izango da horretarako aukera.

Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da gaur bertan, 08:30etik 13:30era bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Maiatzaren hastapenetan egin zuten hileko lehen ateraldia Azpeitian; zehazki, hilaren 10ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide