Azpeitiko Udalak herrian dauden 31 haur parkeetako hiru berrituko ditu, eta dagoeneko hasi dituzte horretarako lanak. Etxe Alai auzoko, Balentina Agirre plazako eta Iñaki Azpiazu auzoko parkeak erabat berrituko dituzte.
Aurreko astean hasi zituzten lanak Etxe Alaiko parkean; jolas zaharrak kendu dituzte dagoeneko, eta berriak jartzen hasita daude. Parke horretako lanak bukatu ondoren hasiko dira eraberrituko dituzten beste bi haur parkeetan lanean.
Hiru haur parke horiek berritzeko lanek 151.024 euroko aurrekontua dute, eta Montajes Garra SL enpresak egingo ditu.