Herritar askoren oroimenean den Urolako trena gogoratu ahal izango dute datorren ostegunean, ekainaren 1ean, haren inguruko diapositiba emanaldia izango delako Burdinbidearen Euskal Museoan. 19:00etan hasiko da Urolako trena. Bidaia bat iraganera proiekzioa, Sabino Legarda Ereño legazpiarraren eskutik.
1926tik 1986ra arte Zumarraga eta Zumaia lotu zituen garraiobide hura gogora ekartzeko eta belaunaldi berriek ezagutzeko baliatuko dute antolatzaileek egitasmoa.