Sanagustin kulturguneko lurra aldatzeko lanak aurrera eramaten ari da Azpeitiko Udala. Hondatuta zeuden zoruko egurrak aldatzeko 20.000 euro inguruko inbertsioa egin du udalak, herriko azpiegitura publikoen mantenuaren baitan. Maiatzaren 29tik itxita egon da kulturgunea, eta bihar, ostirela, irekitzea aurreikusten dute.